XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

guztia lerro kizkolatsuzko mintzaira plastiko oso loratsu batean laburbildu zuen, hortik Aubrey Beardsleyren sotiltasun grafiko gaixotia etorri zen eta Walter Cranek erabiltzeko objektuen oinarri berrien gainean egin zuen azterketa.

Voysey-ren arkitektura soilduak, nekazaritzako adibideetatik eratorria, guztiz funtzional eta organikoak, mende bukaera britainiarreko izaera formala osatzen zuen.

Beste zenbait estetizista ere aipa daitezke.

Pariskoa, Gustave Moreauren ametsen politkeriarekin, Odilon Redonen irrealismoarekin eta Puvis de Chavannesen purismoarekin alde batetik, eta Inpresionismoaren gaitzespena eraikuntzaren eta espresioaren mesedetan Gauguin, Van Gogh eta Toulouse Lautrec-en aldetik, primitiboaren, arte beltzaren eta estanpa japoniarraren bidez salbatzeko nahia gaineratzen zitzaiolarik.

Lorrainekoa, han Emile Gallék, hirurogeita hamargarren urteetan, erabilerako gaietarako forma natural biziak hartzen baitzituen.

Bavariakoa, Bô*cklin Moreauren poesia ilunera hurbiltzen zelarik.

Piamontekoa, D'Aroncok eklektizismoari kontra egiten ziolarik.

Kataluniakoa, Triadó eta Apeles Mestres bezalako grafisten eskuetan Japonismoa 1888az geroztik garatzen zelarik.

Moskukoa, Mamontov mezenasak eslavofiloak herrikoaren eta bizantziarraren erreibindikazioraino eraman zituelarik.

Britainia Handiak, eklektizismotik Modernismorako igarobidea Eskoziako taldearen obrak eta distirapenak adierazten ditu;

Charles Rennie Mackintosh arkitektoa 1898ko Glasgoweko arte Eskolako egilea zen buru, eta honekin zenbait gertakari garrantzizkori eman zitzaion hasiera:

(...) harrizko horma biluzia, hesiketa kristaldun handiak, barne egiturarekiko independienteak, barne espazio artikulatua eta arreta artisautzako zertzeladetan, horien artean lerro kizkolatsudun metalak, Celtic Revivalekoak.

Haren arrebak, Mac Nair, bere koinatuak eta Margaret Mackintosh, 1900az geroztik bere emazte izango zenak, berarekin batera, Lauak deituriko taldea osatzen dute.

1901eko proiektu batean eta 1907ko Arte Eskolako Liburutegian Mackintosh purismo formal oso radikalera iritsi zen, lerro zuzenetan oinarrituz batik-bat.

Emazteak, aldiz, Willow Te Aretoko muralean purismoa lorezko artearekin eta jatorri zeltarreko estilizazio kurbilineoa konbinatu eta horrela tematika modernistaren paradigma bat sortu zuen.

Neurri batean, Mackintoshen pareko bilakaera Estatu Batuetan Chicagoko eskolan zehatz esanda Louis H. Sullivanek egin zuena izan zen; Richardsonen Neomedievalismotik abiatu zen eta 1886an Chicagoko Auditoriumean gai estetizistekin konbinatu zuen.

Gardentasunerantz izan zuen bilakaerak Carsongo biltegietako funtzionalismo nabarmenera eraman zuen (1899), ia apaindurarik gabe.

Frank Lloyd Wright, haren laguntzailea, ospetsu egin zen 1901ean Belardiko Etxeak izenekoen bitartez: apalak, espazioa artikulatuz, leiho zabal korrituak hegalez babestuz eta galeria eta terrazen bidez barne eta kanpo artean komunikazio konplexu batez hornituak.

Vienako eskolak bultzada handia jaso zuen talde eskoziarrarengandik eta gero amerikarrarengandik.

1894an Otto Wagner sotiltasun geometrikoaren apostolu bilakatu zen, baina lore apainketa modernistari bide ematen zion.

Hoffmann, Olbrich, Loos, haren jarraitzaileek, bere lanari jarraitu zioten eta haien artean, Loosek, Sullivanen eraginpean zalantzarik gabe, apainketa hilketa batekin parekatu zuen.

Bere Steiner etxea (1910) inolako apainketarik gabeko arkitekturaren eredua da.